Izotz ura
Izotz ura
2023, nobela
248 orrialde
978-84-19570-18-5
Azala: Lander Garro
Lide Hernando Muñoz
1991, Donostia
 
 

 

ESKERRAK

 

      Suposatzen dut lehen liburu bat idaztean eskatzen den laguntza sentitzen den ziurgabetasunaren araberakoa dela.

      Hasteko, mila esker gertuen ditudan horiei, gurasoak eta Iñi, nire burutazio guztiak entzun eta paranoia ezkor guztiak jasateagatik. Kuadrillakoei ere eskerrak, tarteka bada ere, nire txapak entzun behar izan dituzuelako.

      Eskerrik asko Alaine Agirre, behin Instagrametik idaztearen esperientziari buruzko duda batzuk transmititu nahi izan nizkizulako, eta zure erantzunak ezin izan zuelako eskuzabalagoa izan.

      Eskerrik asko Barri, oraindik ia ezer idatzi gabe neukala, lehen kapituluaren gaineko iritzi eta aholkuak eman zenizkidalako. Mila esker baita ere horren literatur gomendio onak egiteagatik.

      Eskerrik asko Onintza eta Jokin, behin idazten amaituta, nire 0. irakurleak izan zaretelako eta liburuaren orokortasunaren inguruko ezinbesteko iritzi eta balorazioak eman zenizkidatelako, bakoitzak zuen prismatik.

      Liburu honen proiektuak Eusko Jaurlaritzak ematen dituen sorkuntzarako dirulaguntza jaso zuen 2022an, beraz, horri eskerrak ere bada emaitza hau. Sormen lanak ekonomikoki duina izan behar du.

      Eskerrak musikari, nire bizitzaren gasolinarik potenteena delako. Mila esker euskal emakume musikari guzti-guztiei: oraingoak, lehengoak eta etortzeko daudenak, salbuespenik gabe. Zuek zaretelako naiz ni naizena. Liburu hau zuentzat da; elkarrekiko begirune eta aintzatespena izango da industria honen pozoitik salbatuko gaituen antidotoa.