Hitzontziak
Hitzontziak
2017, nobela
400 orrialde
978-84-17051-09-9
Azaleko argazkia: Idoia Unzurrunzaga
Xabier Montoia
1955, Gasteiz
 
2021, narrazioak
2013, nobela
2004, nobela
2004, nobela
2000, poesia
1999, nobela
1998, kronika
1997, narrazioak
1992, ipuinak
1991, nobela
1988, poesia
1985, poesia
1983, poesia
Hitzontziak
2017, nobela
400 orrialde
978-84-17051-09-9
aurkibidea
 
Hitzontziak
Xabier Montoia, 2017

Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak, adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren nobelako adarrak.

      Iturri tabernan topo egiten dute aldian behin Oihane filosofo gazteak, Biteri tabernariak, Gloria alargunak eta Goietxe ugazabak. Ez dira laurak elkarren lagunak, baina denok ere iragan bat badugunez, pixkanaka elkarren berri izaten hasiko dira.

      “Hildakoak ez dira gutaz sekula ahazten”, horrela mintzo da haietako bat: “lagunik onenak ditugu, hutsik edo traiziorik egingo ez digutenak. Hildakoak ez dira isiltzen, kalaka aritzen zaizkigu”.

      Kontakizun durduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira neurri handi batean, oinaze lauso batek inguratzen ditu etengabe. Iraganeko mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala. Posible balitz, noizbait akabatu egin behar lituzkete beren hilak.

bideoak:
Hitzen Uberan (2017-12-01)
kritikak:
Tragediako maskaren dantza, Aiora Sampedro, Berria, 2018-01-14
«Tragedia grekoan antzezleek maskarak baliatzen zituzten pertsonaia bat baino gehiago irudikatzeko. Tragedia zaharrean nola, pertsonaiek prototipoak irudikatzen dituzte, baina prototipo horien kontraesanak arakatuz gustura dabil Montoia».
Hildakoen oroitzapena, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2018-01-27
«Gauza askoz gehiago eskaintzen ditu nobela honek, zertzelada asko, halako liburu aberats bati dagokionez. Edonola ere, liburuan topatzen ditugun alderdi guztietan denborak pasatzean eta ilusioak galtzean sortzen den etsipena nagusi da, era bikainean adierazia».
Ahotsen arteko elkartasuna, Iratxe Esparza, Gara, 2018-02-10
«Ukitzekoak ere badira testuko ahotsen perspektiba ezberdinak, eleberriaren alderdi polifonikoa aberasten dutenak eta pertsonaien diskurtsoei lehentasuna ematen dietenak».
Hitzontziak, Txema Arinas, uberan.eus, 2018-04-21
«Ez zait batere harrigarria Xabier Montoiak euskal irakurleen artean duen arrakasta, zer nolako predikamentua bere berritsukeriak. Sintoma bat da duda zipitzik gabe».