Komiki kutrea, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 1991-10-09
«Ez dakit Montoiak bere belaunaldiaren kronika literarioa egin nahi izan ote duen. Liburuak argitara ateratzen duena gizartearen aurrean zenbait gaztek duten hutsaren sentimendua da, kutrearekiko lilura, eta lilura eta sentimendu horiek dira, hain zuzen, liburuak duen gauzarik ederrena».
Lehenengo ostikada, Xabier Mendiguren Elizegi,
Argia, 1991-11-03
«Prosazko lehen ekina du hau egileak, injenuotasun punttu eta guzti; espero dezagun honen ondoren saio gehiago etortzea, hau bezain gustagarriak baina anbiziotsuagoak. Hire eskutan zegok, Montoia».