kritikak:
Elvisen bila, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 1998-05-23
«Motelak bere garrantzia du amerikarren iruditerian, ez pentsa. Kantetan ere sarri-sarri esaten den hitza da. Topikoa izanik, zaila da irudiari muzin egitea. Eta hauxe galdera, zer ez da topikoa estatu Batuetan».
Plastikoa ederra da, Edorta Jimenez,
Euskaldunon Egunkaria, 1998-06-06
«Amorruz, jakinguraz eta, azkenean, ironiaz gauzatu du bidaia Montoiak. Gero bidaia liburura ekarri du eta, bidaiatuz asmatzea etorri datorkion edonori legez, fikzioa ere sartu du tarteka, nik uste».
Elvis, Lebowski eta beste kontu batzuk, Jose Jabier Fernandez,
Euskaldunon Egunkaria, 1998-06-27
«Agian Coen anaien filmetan bezala, liburu honetan ere istorioa alde batera utzi eta pertsonaiekin eta beraien ekintza eta jarrerekin gelditu beharko genuke. Baina Coen anaiak bi soilik dira, eta Montoiak askoz hobeto egin ditzake gauzak».