Aurkibidea
Aurkibidea
Ausikiak
Nire baitan sarturik gogoan badarabilt
Zer luzea izan den ene eguna eta mendrea ene ahalegina,
Heriotza bera baino etsipen goibel mutuago batek
Egiten dio bisita ene bihotz bakartiari.
Zanpatuen samalda batek gure amodio- edo ernegazio-kantuetatik
Kontsolamendua espero zuen bitartean,
Musa, guk lurrari atxikitako metal hotzen ondoan
Lokartzen den zekenarena egiten genuen.
Nolatan baztertu ahal izan dugu itzulerarik gabe
Gure ereinotza, oinordetza-zetroa baino ederragoa,
Egun bat baino ez dirauten arrandia goibelen trukean,
Eta, hartara, zer eskubide genuen mundu honetan isiltzeko
Maitasunaren, Maitasunaren Jainko biziaren eta Misterioaren giltzaren jakinduriak
Ahapeka esaten zizkigun eleak?
Le remords
Si je rentre en moi-même et si je considère / Combien fut long mon jour et chétif mon effort / Un sombre désespoir plus muet que la mort / Visite le tombeau de mon cœur solitaire. // Tandis que de nos chants d'amour ou de colère / Un monde d'opprimés attendait réconfort / Muse, nous imitions l'avare qui s'endort / Auprès des froids métaux confiés à la terre. // Comment avons-nous pu sacrifier sans retour / Aux tristes vanités qui ne durent qu'un jour / Notre laurier plus beau qu'un sceptre héréditaire, // Et quel droit en ce monde avions-nous donc de taire / Les mots que nous soufflait la sagesse d'Amour / D'Amour le Dieu vivant et la clef du Mystère ?