Poesia kaiera
Poesia kaiera
Oscar Milosz
itzulpena: Patxi de Vicente Arbeloa
2025, poesia
64 orrialde
978-84-19570-40-6
Oscar Milosz
1877-1939
 
 
Poesia kaiera
Oscar Milosz, 2025

Frantsesez idazten zuen lituaniar poeta gisa aurkeztu izan da Oscar Milosz (1877-1939). Ertz askoko errealitate bat sinplifikatzen duen izendapena da hori, ordea, eta murrizgarria, inondik ere, bere burua geografikoki zein existentzialki nonbait kokatzeko bilaketa etengabean aritu zen pertsona batentzat. Miloszena gizon tormentatu baten poesia da. Gai eternalak jorratzen ditu (denboraren joana, maitasuna, bizitzaren zentzua), ezinegon kartsu batek bultzaturik. Denboraren iragateak eragindako endekatzeak, lekuenak zein pertsonenak, arranguratu egiten dute. Maitasuna, Miloszen poemetan, ezinezkoa eta irreala da; idealizatuki bizi du, haurtzaroko esperientziei loturik eta feminitate aingerutar eta amatiar batean sublimaturik. Desilusio lurtarrari absolutuaren bilaketaren bitartez erantzuten dio.