Aurkibidea
poema liburu baterako hitzaurrea
[hau guzia sentituz idazten dizut]
[txikitan iruditzen zitzaidan]
[marinel izan nahi zuen munduan ibili]
[mahai gainean etzana edo uzkurtuta idazten dut beti]
[noizbait itzuliko balitz gazte denbora]
Lisboako gaua autoerretratuarekin eta Ian Curtisen itzalarekin
[ez da mugitzen deus ere paper gainean]
[Aldina Cardinale paseoan dabil barrez]
[loa joan zitzaion adinean aurrera egin ahala]
[piztiak ailegatu behar du zentzumenen eroaldian]
[gorputzeko edo etxeko espazio urrian]
[jartzazu ahoa lurraren bular arrailduan]
[amodiozko gauak laburrak eta beldurgarriak izan ziren]
Gaua sortu zen eguna Carlos Nogueiraren eskutik
Cesarinyren eta Geneten potret birakaria Lisboan
Nire lagunaren trikimailua kalean
Ezpal-kolpeak / Pedro Casqueiro
[bat-batean, hil-kutxa dardaratzen da]
Andy Warholen gezurrezko erretratua
[karezko euri eslaian zehar buruak]
[egun batean goiz garbiak aztoratzen du]
[oihalak zabalik animalia hilen gainean]
Van Goghek Theori eginiko azken gutuna
[eskuek sumatzen dute suaren arintasun gorria]
Aurkibidea
poema liburu baterako hitzaurrea
[hau guzia sentituz idazten dizut]
[txikitan iruditzen zitzaidan]
[marinel izan nahi zuen munduan ibili]
[mahai gainean etzana edo uzkurtuta idazten dut beti]
[noizbait itzuliko balitz gazte denbora]
Lisboako gaua autoerretratuarekin eta Ian Curtisen itzalarekin
[ez da mugitzen deus ere paper gainean]
[Aldina Cardinale paseoan dabil barrez]
[loa joan zitzaion adinean aurrera egin ahala]
[piztiak ailegatu behar du zentzumenen eroaldian]
[gorputzeko edo etxeko espazio urrian]
[jartzazu ahoa lurraren bular arrailduan]
[amodiozko gauak laburrak eta beldurgarriak izan ziren]
Gaua sortu zen eguna Carlos Nogueiraren eskutik
Cesarinyren eta Geneten potret birakaria Lisboan
Nire lagunaren trikimailua kalean
Ezpal-kolpeak / Pedro Casqueiro
[bat-batean, hil-kutxa dardaratzen da]
Andy Warholen gezurrezko erretratua
[karezko euri eslaian zehar buruak]
[egun batean goiz garbiak aztoratzen du]
[oihalak zabalik animalia hilen gainean]
Van Goghek Theori eginiko azken gutuna
[eskuek sumatzen dute suaren arintasun gorria]
hiri batek mugitu behar du bizitzaren ilunkaran
pentsatzen nuen nik… nola ote ziren zoriontsu emakumeak
itsasertzean makurturik karezko argira
belen oihala konponduz itsasoa zelatatuz
eta zeinen urrun zen ontziratutako amodioa
batzuetan
kaio bat pausatzen zen uretan
beste batzuetan eguzkiak itsutzen zuen
eta odolezko dardo batek zabaltzen zituen gauaren lihoan
egun guziz geldoak… inor gabeak
eta ez zidaten inoiz esan itsaso haren izenik
esperatu nuen eserita ate ondoan… gutunak idazten nituen lehen
itsas lerroari begira jarri nintzen kale-buruan
horrela zahartu nintzen… sinetsirik pasan zebilen gizonen bat
harrituko zela nire bakardadeaz
(perla bat hazi zitzaidan bihotzean urte batzuk geroago, orain oroitzen naiz. baina bakarrik nago, bakar-bakarrik, ez dut nori utzi.)
egun batez
ez nituen jada begiztatzen hiriak ilunabarrean
itsasontziak ez ziren gelditzen atean
makurtzen naiz berriz mende honetako oihalera
berriro hasi naiz brodatzen edo lotan
zalantzan beti zoriona etorriko ote zaidan bisitara
há-de flutuar uma cidade no crepúsculo da vida / pensava eu... como seriam felizes as mulheres / à beira-mar debruçadas para a luz caiada / remendando o pano das velas espiando o mar / e a longitude do amor embarcado // por vezes / uma gaivota pousava nas águas / outras era o sol que cegava / e um dardo de sangue alastrava pelo linho da noite / os dias lentíssimos... sem ninguém // e nunca me disseram o nome daquele oceano / esperei sentada à porta... dantes escrevia cartas / punha-me a olhar a risca de mar ao fundo da rua / assim envelheci... acreditando que algum homem ao passar / se espantasse com a minha solidão // (anos mais tarde, recordo agora, cresceu-me uma pérola no coração, mas estou só, muito só, não tenho a quem a deixar.) // um dia houve / que nunca mais avistei cidades crepusculares / e os barcos deixaram de fazer escala à minha porta / inclino-me de novo para o pano deste século / recomeço a bordar ou a dormir tanto faz / sempre tive dúvidas de que alguma vez me visite a felicidade