Hitzaren idazle, Iker Zaldua,
Gara, 2016-01-02
«Bere poesia halako iruditu zait; museo batean pintura-obra baten aurrean jarri eta lehen begiradan lau zertzelada topatuko dituzu, bigarrengoan beste lau eta, apurka, zentzu erabatekoa izango du aurrez aurre duzunak».
Momentu goren horiek, Igor Estankona,
Argia, 2016-01-03
«Poesia modu honetan irudiak —giltzalore eta hirustak— daude bakarrik denboratik at. Gure baitan dardara egiten dute euren hotsarengatik, euren pisuarengatik? azken batean, gu geu ere hizkuntza garelako eta haren erabilpenaren produktu».