Garrasiak galtzen zaizkit
Garrasiak galtzen zaizkit
beste bati dirua
legez, txanponak,
bihotza; garrasitzarrak
galtzen zaizkit
Erroman, edonon,
Berlinen, kalean
galtzen zaizkit garrasiak,
benetakoak, garuna odolez
gorritzen zaidan arte,
dena galtzen zait,
edozein egunetan
edonon
edonori garrasiak galtzearen
izu-laborria
izan ezik.