Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-39-8
Juanjo Olasagarre
1963, Arbizu
 
2017, nobela
2004, nobela
2000, poesia
1998, kronika
1996, poesia
1991, poesia
 

Capone txakurrak zaunka esana, Lihn poeta txiletarraren poema bat entzun ondoren

 

Bi lurralde sortu dituzte: Da lurraldea eta Balitz lurraldea.

Gaztaroan lurralde bakarra egin nahi dute bi lurraldeez,

Historia bakarra idatzi nahi dute ñabardura epikoz.

Balitz lurraldeko iraultza programatiko guztiak esportatuko dituzte Da-ra,

bandera berriak sortu, errebelioa ezarriko dute lege.

Bolada batez bietako hiritar uste dituzte beren buruak.

Eta badirudi bi pasaportez ibiltze hura behin-behinekoa zaiela,

noizbait ere iritsiko dela Batze-Agiri eguna.

Baina ez da iristen, eta urteek aurrera ahala

zaildu egiten dira harreman diplomatikoak.

Hor hasiko dira mugei buruzko gorabeherak,

Historiaren bertsioari buruzko ika-mikak,

eta benetakotasunari buruzko guda lehertuko da.

 

Da-n direla Balitz-ko bizi puskak ageri zaizkie,

Balitz lurraldean daudela Da-n lurperatu zituzten hilotzak.

Sentimendu estraperloan dabiltza gauez.

Arrazoigintzan egunez.

Oraindik ere bietako hiritar uste dituzte beren buruak

eta saiatu egiten dira bitartekaritzan.

 

Baina zergatik zaie horren zaila bakea sinatzea?

Zergatik dute izan-afan suntsitzaile hori?

Inongabeko errefuxiatu, noiztik dira?

 

w2000