Iheslariaren ekipaia
Balizko paradisutik egotziak, benetako
infernutik itzuriak,
aldean daramagu erregunea. Nagusiek gu bizirik
ala hilda
harrapatzeko aginduak zabaltzen dituzten artean,
lagunek aterpea ematen digute.
Sorterriko albisteak igurikatzen ditugu,
irratiak ez du berririk eman;
iada aspaldian, udan, aittitte hil zen,
ez jakin amama biziko den oraindik.
Hainbeste aduanatako goardiek errekistaturiko
maleta ohepean utzita
leiho parean eseri eta soegiten dugu kanpora:
elurraren jauzkera.
Beste gramatika bat ikasi dugu, halaere hatzamarraz
seinalatzen gaituzte: «Hori arrotza da».
Ez gara egundo itzuliko apika, itzuliko ginela
zirudien lekura,
itzuli nahi genukeen lekura, gure sorlekua
ez ezik, geu ere aldatuko garelako.
Ez zaigu ba ezpain mututako mintzaira hau
elur birrin hori bezala jauziala urtzen...
Leihotik behatzen dugu kanpoa, elurbustia
estartak estaltzen.
Etxeak, ihes egin behar balitz, baditu ate bat
eta hiru leiho
w1989