Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Ghettoko gizona
Berriro hitz egitera ausartu zen gizona.
Herria hutsik zegoen igande goizeko 10etan.
Eta lagunarekin topo egin dut, duela zenbait urte ezagutu
nuen laguna. Harrezkero ez nuen inoiz ikusi. Oztoporik gabe
hitz egin dugu gettho barnean debekatuak dauden gauzetaz.
Mundua igande arratsaldeko 4,30etan geldituko balitz,
supituki, ze absurdoa.
Zerbait irakiten ari da giro honetan
ala zerbait itotzen ari da
ala zerbait jaiotzen
marrumak, antsiak, txilioak, zarata itoa
hitzerdiak, hitzmakalak, hilotzak.
Debekua hautsi, zoramenaren zirkuluan
sartu eta distantzia guztiak hautsiz (iraganez)
nahasmendu lotsagabe batera iritsi.
Hitz berriak asmatu, ohizko mintzairaren trabak
moldeak, tolesdurak..., hitz egiten berriro hasi. Ze pisu
ikaragarria hartu duen eguneroko hitzak, lantegietako
sistema hertsian erabiltzera beharturik gauden hitzarrak,
marmolhitzak, bagoihitzak, apohitzak.
Etsi, amore eman.
w1975