Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Gerrate ondorena
Altsasu, gerrate ondorengo isilunea.
Pagadietan atzeman diat gotorkeria.
Bihotzean hildura. Bidegurutzetan
ikusi dizkiat gizonak bakanduak,
mutu geldiak,
estrapuzko kapusaiaz buruak estaliak,
mendiari buruz atarrapazka gora zoazila
pausaldirik gabe, oi arraza galdua,
madarikatua.
No-man's-land bihurtua zakuskigu
oi enea zinen lurraldea. Ze ausardia,
ze argibide egarria, milaka urtetan
etenik hengoen mintzaira hirekin lokarritzea.
Hemen herri batek bere buruarekiko oroitzapena galdu bide du, lurra kixkaldu da, gizona mututu, adimen izpia iraungi, ziurki. Hemen euria ateri gabe ari da joan deneko mendeetan. Bisutsak txorabiatzen ez duen lur barruko hilerriaren isiltasun pixua dario. Hemen formaren arrastorik ez dut ikusten. Dena zaigu xahutu, errausi, ezeztu. DESHISTORIAREN ERREINUA DA GURE HAU.
w1969