Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-30-4
Mikel Lasa
1938, Donostia
 
 

Itsasoaren ispiluan

 

Barr' eginen dut, egunen batean itsasoaren aurpegian

gauza guztien hutsunea garbi ikusiko dudanean

(ilargi erdia gauean, ilbehera ontzi erratuaren moduan,

laino urratuetan galdurik, hondora zorian itsasertzean)

 

Orduan gizon bakarti bat naiz izanen, itsasoaren ispiluan

aurpegi idorrari galdezka, isilik galdezka,

orduan, eguna ez da urruti, itsasoak bakarrik

salbatuko gaitu, bakarka, bakanka, zu eta ni adiskide zorigaiztoa

neska batek, Zumaiako barran, zutunik biok

galdetu dit, galdera mutua, lerroka igaro diren

azkeneko kaioen arabera, nora doazen, nora goazen

eriturik, galdezka, itsuturik, begiak handiz irekirik

 

Baina inularrean nehor ez da oroituko zutaz maitea

bakarti ororen gisa zure kantua kantu bortitza izan arren

norbait abesten ari dela, ari dela, sumatu arren

historiaren zeresanaz galdezka ari den zotin galdua

 

Baina inularrean nehor ez da oroituko zutaz maitea

birjina bortxatua, agur erregina, oi bihozbera, oi errukiorra

 

w1969