Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Egunsenti izoztua
Egunsenti izoztua. Bat-batean
gaua beltz luzearen ondotik
trenaren etengabeko ritmo hirukoia
mutu geratu zen. Isilune izoztua
bat-batean. Jaun Zuria.
Urrutitik etorri amets zurrunbiloa
bata bestearen ondotik
marmol-irudi bihurtu zen.
Multzoaren ale guztiak
bata bestearen ondoren
etenik, bereizturik
A-le-rik-a-le-bat-ba-te-an
ba-kan-du-ak-a-le-tu-ak.
Ene iratxoetan iharrenak enekin neramazkien
zazpi-urte-geroz gibeleratuak.
Denbora etena. Geldo gotortua.
Ene begiak handiz handi ireki nituen
eta kolpean berriro hiriko
kalbario mendia agertu
mixeriazko txabolak
lerroz lerro lurrean etzanik
doi-doiak muinoari atxikiak.
Mendi muino kaskamotza
mixeriaren azidoak errea.
Azken egunean agian
gizonaren soada daitekeen bezalakoa.
Hemen zegoen egon gizona
txaplata beltz iduria
errukigabeko eguzkipean
bidexidorrean kiskaldua
hari litsetan xahutzen ari den
marrazki beltz asaldatua.
w1969