Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Otso
Bortz izar gori ortze-goian
Eta basoan ez argirik
Aztiak dagoz ikaratan
Aztiaturik ikur hori
Izar gorion pentagraman
Lo-hasman dautza bertz' izarrak
Baso-gerizan atzar dira
Otsoak eta gizotsoak
Oihan-bidean ergelen bat
Oihuz dihoa berantean
Gizon soilari so zitaizkon
otso isilak giza-begiz
Otso ar eta eme latzak
Giza-blasfema bihotzean
Gauazko bide-joilearen
Aiduru ziran geldituak
Oihan beltzeko bidesketan
Ezin helduan zihoala
Esku eiharrez zuhain hilek
Bahitu dute galtzerako
Bortz oihuk eta bortz ausikik
Gizeraiteka egin dute
Bainan ortze-goi beltzagoan
izar goriak itzal dira
w1953