Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
«Nil igitur mors est...»
Oi uda-egun azkendu haur!
Kirolez, haurrek zahar-amets...
Ateetan, haatik, maitaleak...
...egia dela ustez. Ala
nik duta uste, arratsetan?
Maitez gor, gautar maitaleok:
gizenden landa-baratzetan
beleak dagoz, hitz-egile.
Karrikan haurrok, zaharregi:
alhan da harra zituetan.
Itzalak gelan izigarri,
hots eta hitzak, areago.
Despotes, hel! Hel! Sineslegai
egun bainago bildur handiz!
Deiok ordea alferretan.
* * *
Bakea jin da. Nondikoa?
Niago utzi ahal naute
bi jainko-bele ahantziek
mirariz hitzak, zergarri txar
zirenak, itzalarazirik?
Jai eder neure jauregian
liburu benak hertsi-eta,
zuhur izanak gutietsiz;
mintzo dut ezen niagoan
ez hemen, ez gaur ez-jainko bat.
Gizendak eri zirelarik
Bizi-min deitu minbiziaz,
mintzo zan, isil, ez-jainkoa;
«Deus ez da» zion «Herioa:
EZ dena EZin daiteke hil.»
Et' EZak oro zituen jo:
hiria, haurrak, maitaleak
eta botz neukan bihotzean,
hil-bildur deitu gezur-minaz
gizendak eri ziradela.
w1952