Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Harrizko Jainko bati (Sukellu Kantalon)
Hunat gaur berriz gatozen Heure ganat
Basoihaneko Jaungoiko harrizkoa.
Heure loaldi luzetik atzarri haiz,
Mailu-baheak daduzkak esku banan.
Baina gizaldi huntako gizattoak
Heure zuzentzaz ez dituk gogoratzen...
Lehen, lurraren gaztaro-egunetan,
Itsasgorrira ekia zihoala,
Hilgai otzanak, aiztoaz hil-erhanak
Hire hituen harrizko aldaretan.
Ikusak! Jauna: hartzara, aiztodunik,
Hor gaituk, lehen ginenak Hire seme.
Basoihanean ginenaz oroit gaituk;
Hilgai berririk badukek aldarean,
Esku aratzez hiretzat guk erhanik.
Eki zaharrek inguru egin die,
Goizalde gazte hunetan jaiki hadi!
Heure bahean gizonak baha itzak,
Heure mailuaz jo ezak etsai oro;
Guri, Aita On, emaguk indar eta
Gure kastari Sirats on betirako.
w1951