Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
nirea eta arbaso haustuen historia
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
nirea eta arbaso haustuen historia
Urrutimin
Ez iezadazue deitu itoak identifikatzeko
Utzitzazue jitoaren ibaian
Utzitzazue bihotz baten zokoan
Behiala ibilitako lurrak sutan dira orain
Ilenti bilakatu dira bero maite izandako ezpainak
Aurrera joanak dira lastargi ederrok
Ezingo dute aurton euskararik ikasi
Ez dute etxerik jasoko libertatearen eguteran
Bilaitzazue euriak garbitutako ogasun aitorpenetan
Bilaitzazue ohe hoztu berrietan
Igor iezazkiezue mezu suspergarriak
«...badakizu non duzun etxea»
Iluntze bakoitza damuari aitzi hautsitako menia da
Itutea sukaldeko mahaian esku bat akribilatu ezinean
Isilaren indarra ebatzi genuenetik zenbat ume jaio den ikustea
Hotsegiezue maite-izenez zubien alde honetatik
Hotsegiezue beti azkenaren ostean aukera berri bat badela sinesteko gertu balira bezala
Hotsegiezue beti euskal etxeak urrun direla esateko
Hildako batek prentsaurrekoa deitu du ileapaindegi baten aurrean
Hil egingo zintuzketet baina zeuekin bizi naiz
Zeuen paparraren berora biltzen naiz beldurrak hartzen nauenean
Batzuk ogitara eta besteak ahazmenera jendeak desfilatu egiten du
Luiziz bakarminez —leba leba— handi datozen uretan
w 1995