Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-16-9
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

Talaia galduak - 1

 

Talaia guztiak galduak ditut eta ibai zokotik zelatatzen zaitut

Odolez hustu ezinik nabil bihotza, zure odolez nirea

Beti izan dira bi gure bihotz biak

Ezponda honen aldats beheran iluna kudeatzen gagoz

Ez nazazu arren memoriaren haitzarrietara kondena

Etxera ezinik nago ertz honetatik begira

Orube urrun bat bazenu bezala bihotza

 

Negarra bozatzeko beste txara hazi da nire hortzoietan

Etxe hustuetako enpapelatuan dira behialako maite-izenak

Eta bihotzok bi diren artean erdibi dagoz, bi erdi

Eta zelan zagozan asmatzera egiten dut

Zure eskua asmatzera loak tatuatu amildegien bila

Eta jitoak itotakoen patsa dakar

Ez nabil ez zubi lehertuen bila ez aintza ez ezein atzerriren bila

Gau itsastatu ezinotan zein urrun dagozan bionak, zein urrun bihotza

Ahantz zaitzadan batu den lainotik hartu dut arnasa

Hor kaleak erratzez garbitzen dituzten goizak ez nau aurkituko berriz

Neure ezinak kanoituta bizi naiz eta gauero amatatzen da argi bera

Ez nazazu inoren duintasunarengatik maite

 

w 1995