Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-16-9
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

Lur-min

 

Behea arrakalatua du gauak eta ni zure bihotzean bahituta

Mendeku hartu nahi dut etxerik etxe bilatzen gaituzten aginduengatik

Gehiengoz aldarrikatutako bakearo honengatik, horrela maite dugu elkar

Zorionaren erdilanetara ez gara iritsi gaumina jitoak dakar

Abandonoak zulatutako gorputzak transkribatzen ari naiz

Ibaitik atera, hatzak zaurietan sartu eta idatzi, botila hutsak jiratu eta edan

Nire maitetasunak zartatuak dauzka, zaintiratuak

Inor ez dagoen tokietan ari du euria eta nik ezin zaitut han gozatu

Krimen beltzak bindikatuko ditut, itoen arnaskak gaitzak dira artxibatzen

Errudun naiz neure sakonera guztian eta libre nahi dut

Biribilagoa da ilargi etsaia, beti enfokatzen ditu gure etxeak

Nola defendituko zaitut astunegiak gara haizeak eramateko

Nola lagunduko dizut nire bihotzaren koordenadak sekretupean dira

Gure izena entzun uste dut teilatu artean

Ederrak dira eta urrunak gauaren bitarteetatik ikusten diren bozak

Zure bihotzeko lau haizeak lau urtaro lau zuloak hartzeko nator

Arbola azaletan idatzi ez direnak esateko

Behiala nik arbuiatutako armak hartzeko salbuespenik gabe

Nire begiak dira hiri honetan hautsi ez diren kristal bakarrak

 

w 1995