Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
nirea eta arbaso haustuen historia
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
nirea eta arbaso haustuen historia
Kutun ostendua
Nik eramango zintuzket berotu ezin dudan lur honetatik urrun
Maleta batean ibaiaren jitoan eraman
Baina ez zagoz
Batzuetan ez gara garaiz heltzen
Entzun dituzu albisteak
Oraindik ez gara ikustezin
Ez gara kostan finitzen den jazargoa
Ez almitz gorria ez ibaiko hondarra
Ez otoitza etena arratsean
Zeru honen zuraje maiztuari jarraituz eramango zintuzket
Hor aurrean bakandu egiten dira etxeak bidea estutu
Bizi ez direnei zaie haizu ahaztea
Mugatik hur gara bertako
Beldurrak hartuko ninduke «hara, ez dakit han nor bizi den»
Eta eraman egingo zintuzket, tokia gogoan atxiki eta joan
Baina ez zagoz
Falta bazara ez dago ezer nirerik, ez dago ezer
Hortaz gure maitetasuna testigubako aldegite bat da
Soro sutu bat gauean
Nik ekarriko zintuzket lur hau berotzera
Baina ez zagoz
Ez dago denok bizirik ginen garairik
Erlojuek ez dakiten ordu batek jo du
Ibaitik atera gorputzek ahobatez rapeatzen dute
Ezin dela gorputzik gabe maite
Ezin dela talaiarik gabe hiria zaindu
Ezin dela ezin
Eta ekarri egingo zintuzket estrata lehertuen bidetik
w 1995