Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-09-6
Luis Berrizbeitia
1963, Abadiño
 
 

Demianen zemaia

Ni naiz Demian

onak eta gaizkiak

orobat izutzen nautena

eskilara biribil batean

igoz bezala

bizia herrestatzen dudana

izu askok katigatu izan nauena

eromenaren mugan egiak ezin edirenez

akitu naizena

eta bizkitartean bat edireiteko

fortuna ukan dudala, baitio:

«Hiru aldiz egiten du

gizasemeak negar

jaiotzean

hiltzean

eta bitartean»

eta orain

aldean behar hainbat diru zenuela

egokitu zintzaizkidalako

heriotza zer den jakin gabe

zure adin triste hortako bakardadetik

betiko lagun isila

betiko izaina

nukezuna.

 

w1987