Prometeo mixerablea
Gizona mixerable da
gizon izaten hasteko
eskubideen deklarazio bat behar badu.
Gizona benetan mixerable da,
Jainkoaren errebelazioak
egia izateko Eliza bat behar badu
zaintzaile.
Zer haiz ba! Ez zekiagu
begiz begi batak bestea
begiratzen eta.
Naturalezaren hiltzen doan
kreatura,
gizona.
Hi —esaten diat.
Ze ni ez nauk kontzeptu bat,
ez nauk gizon.
Ez zidakean definizio batek
esistentzia eman.
Neu bakarrik nauk,
saihets guztietatik ebakirik.
Prometeo burdinetan
Ezin sartu zaidak seriotan buruan
norbait haizela.
Libururen batean ikasi haut.
Ezin dut ez diat nahi
jendeongandik defenditu.
Ahotsak entzun nahi dizkiat.
Infernuetan. Zeruetan
behera.
Hik nahiago duk gezur txuria
egia trixtea baino.
Nahiago duk galderaren ajedreza baino
obedientziaren jakematea.
Hi ez haiz nire gizona,
bakarrik gaudelarik
hitz egiten diodana.
Kalean bahoakit ere,
mintzatzen ez banatzaik ere.
Ez zekiat, agian
nireak ez dik gabardinarik jazten,
ez zekiat ondo zergatik,
baina hi ez haiz nire gizona.
Agian neure kulpa duk,
agian ez baitzeukak nireak
esistentzia 68rik.
Agian ez zeukak haragi konkreturik.
Agian gizon bati mintzatzen zaiok
gizon hau.
Edo ta agian (ez zekiat gure haragi hau
esistentzia naufragaturen batean
ez ote zen galdu)
esperantza bati bakarrik.
w1968