Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-01-0
Salbatore Mitxelena
1919, Zarautz
1965, Chaux-de-Fonds
 
 

Zurekin, ama!

                                        Noan... amatxo il zaidan leku ta

                                        jaio nintzan alderdira;

                                        otoitz egiñaz an bizi nai det

                                        zeruetara begira.

                                                          Emeterio Arrese

 

Aste oso bat eman dut aurten

etxean senideekin;

aspaldiz elkar ikusi ez ta,

orduko poz eta atsegin!

Aita ta amona ta anai-arrebak

astebetez elkarrekin...

Baña Amatxo ments! Igaz joana,

ura an goien aitonakin.

 

Bizi zanean gaxoa jardun

oi zaneko baratzetan

alperrik nitun josten begiak,

bere aztarnik ote zan...

Aztuta zeuken zelaiek ere

tamalgarrizko ixilkuntzan.

Ta baso-ibarrak mar-mar zegiten

adiraziz: Ura jun zan!

 

Lotarakoan, lenaren oroiz,

arenganatuz biotza

«Ama! —nesaion gela illunetik—

zein min dugun zure mentsa!

Jun ziñanetik zure eske dago

negar biziz Etxebeltza.

Baña gugana zu itzultzerik ez,

guk jun bear zuganuntza».

 

Kanposantura jo nun urrena

munka miñez illobia.

Gurutze batek babes zegion;

—Gurutz santu pozgarria!—

ta barrenean izki banakak:

beti maitezko oparia.

Gurutz azpiko illobi artan

bat zan, etenge, sendia!

 

«Ez negarrik, —zesaidan gurutzak—

Ura an Goien duk zuen zai.

Itxaron... Baña ortarako, orde,

Zeru bidez bear jarrai».

Beñola, arren bat zeruratu nun

izarrei begira ernai:

—Jauna: Aberri ortan sendia

Amakin —nion— bildu nai...

 

Atzo goizean seme ura bera

lekaide beltzez jantzirik

bakarrik gelan, eskutan Aren

oroigarria zularik...

Otoizka ari zan: sendia Amakin

betiko nai zun baturik!

—«Ama zai dagon Zerura, Jesu,

garamaitzazu zuzenik!».

 

w1935