Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Bizi nai
Junak jun.
Jadanik ez aien zai egon.
Illak il...
auskalo noiz nola eta non.
Galduak galdu...
Alabearrak irentsi ditu
bazterren baten,
ez aintza, ez illeta, ez omen...
gure onenak!
beti gurekin bear zutenak.
Junak jun: illak il:
galduak galdu.
Atarramentu onik
geroz ez dugu.
Ai alarguna,
bai beltza zure etorkizuna!:
ukullua uts...
ume txikiak txit gose ta zurtz...
Goldea, berriz,
erdoiak jaten, itzai gaberik...
Illak il. Okerrena Bergarakoa.
Irabazi ustetan galdu gudua.
Ai Euskalerri,
salkeri aundienen martiri:
zertan ixuri
Zumalakarregin odol ori,
gaur gertatzeko
Espartero batek salduta preso...?
Illak il.
Dagoneko oro alperrik.
Jun zan Eguzkiari
ezin austerik.
Illuna dugu...
Etxe-barrura, enetxook, bildu
Itxi ateak;
sar ez ditezen sakamanteak.
...Or atarian
«beltzak» pasako lapurkerian...
«un peuple qui s’en va»
Adio baten tristura somatzen zaio Euskalerriari, bere errita-sunaren udazkeneon. Amaika gauza eder bait-badoazkio billuzten, erabat suntsitzen!
Mundu arrotzean arrotz, bere burua aldeztu eziñik, espetxe batean bezela topatzen duzu gaixoa, katigu ta ilzori; urkamendikoaren antzo daukazu, bizia zintzilika duela zenbaitzuen eskutik..., Jaungoikoaren borondateari belauniko.
Atsekabearen berri
iñork ongi ote daki?
Ni emen nago, gaixo au!
probaturik ongi,
emanaz milla gorantzi
gazte denborari...
ADIO
Euskalerriak dario.
Igesi
zenbat gauz eder doazi,
Ezaren
illobi beltzera zuzen,
egundo
geiago ez biurtzeko,
sekula
il bear ez lutekela...
Antziña!:
—gure iñular sorgiña,
iraun-arazi eziña...—
bazuaz
zure printzak itzalduaz...
Zergatik
ez edan zure argitik,
bizi gaitezen lengotik?
Zergatik
ez ibilli zure eskutik
bein-beti,
eten ez dedin leiñargi?...
Adio
Euskalerriak dario,
Zugana
luzatuz bere yorana.
Bai, arren,
utzi Adio esaten.
Adio!
Adio bai sekulako!
Mendien apaingarri
ok ziran zugaitzak:
lizar, pago ta intxaur,
gaztain ta aritzak.
Sartu ziran beingoan
piñu beltz arrotzak.
Arrezkero mendiak
erderaz zebiltzak.
Intxaurraren zura zan
oiak egiteko:
lizarrarena, berriz,
katedraletako.
Piñuena, ordea,
esan zertarako?
—Baitipat, ildakoen
zerraldotarako...
Aritz, lizar, pagoak:
agur sekulako!
Elezar eta ipui,
kopla naiz kanta-zar:
aiton-amonen autan
ziran zeru-izpar,
ta illoben gogoetan
ametsezko izar...
Laratzak berak ere
aiekin ze sugar!
Bestelako ederra
orduan bizitza
kantuz zijoanean
zerura otoitza
Bestelako gozoa
sukaldean poza
aiekin piztutzean
otordu bakoitza!
Adio, kanta-zarrak
ta ipui aspaldiko:
agur sekulako!
Eliz-arlosapean
eortzitako illak;
galtzara-ertzetako
ermita ixillak;
Batzarretako lege
zabal ta gurpillak;
jolas tolesgabeak;
oitura sotillak...
Ta Gabonzar’etako
gure Olentzaro;
ta pelotari txuri’
’en «Abe-Mariko»;
ta gaillur bakoitzeko
gurutze zurezko;
eta burruxa beltxak,
ta gonantx gorrixko...
Gure erritasunaren
ezaugarri oro:
agur sekulako!
Zuek, ai!, batezere,
mendi-gurutz deunak,
babeseko errien
zaindari onenak,
asaben sinismenak
jarri zinduztenak
eta orain bakantzen,
jausten zoaztenak!:
Ai Errien adua
bai zoritxarreko,
zuek gabe beiñola
baditezke tinko!
Dongeki erortzen dan
gurutz bakoitzeko,
jausten bait-dira ere
birtuterik pranko!
Mendi-gurutzetxoak:
agur sekulako!
Antziña!
—gure iñular sorgiña—.
Adio
Euskalerriak dario,
zugana
luzatuz bere yorana...
***
Adio orretxen tristura dizu
Euskal-doiñuen barrenak.
Gorde eziñezko ituntasuna
baitare kanta alaienak.
«Babiloniko ibai ertzetan
nola ixildu arrotz-penak?»
Iltzera doan abenda baten
zotiñak dituzu denak.
Pestaburua. Dantzan gazteak
jantzi gorri-zurietan.
Plaza betea bri-bri zoratzen
eguzki-izpi alaietan.
Danen gainetik danboliña ari
doiñurik bizkorrenetan...
Entzun zaiozu. Ze esaten dizu?
Alaitasuna?, benetan?
Aitzitik, Eusko-Negarrak negar
txistuaren ezpaiñetan:
—«Ortzetan dizut irria baiña
nigarra bi begietan».
Dantza lotuan urrengo txanda
moda berrien arira.
Neska-mutillak artan leiatsu
mozkorki jira ta bira.
Buka orduko, gero illunez
bina-binaka mendira...
Txistuak negar azken-saioan,
doazen aiei begira,
gogoa miñez luza ala luzez
lengo antziña garbira...
...Ta Anjelus’eko dardarepean
izarñoen intzirira,
oitura zarren ondrautasunak
negar arekin batera:
«Bazterretik bazterrera
au mundu ala-bearra!
Eztakienak esan lezake
ni alegera naizala.
Ortzetan dizut irria eta
bi begietan nigarra».
***
Adio
euskal-ertiak dario
Lenera
luzatuz bere jaiera...
w1948