Poema antologia
Poema antologia
Vladimir Maiakovski
itzulpena: Koldo Izagirre
1993, poesia
282 orrialde
84-86766-51-6
Vladimir Maiakovski
1893-1930
 
 

 

MAIAKOVSKIREN LANAK  

  

1912  

Bere poemen lehen irakurketa Burliuk-i. Moskuko kubo-futuristetan sartzen da.  

Esku hartzen du Zaflada gustu nagusiari manifestuan. Bizi laburreko aldizkarietan argitaratzen ditu bertsoak 1914 bitartean.  

1913  

Peterburgeko Ilargi Parkean antolatzen da Vladimir Maiakovski trajedia.  

1914  

Errusian barrena futuristekin batera.  

1915  

Peterburgen Ossip Brik eta bere emazte Lilí ezagutzen ditu. Hodei Prakaduna eta Bizkarrezurreko Xirula.  

1916  

Gerra eta Mundua poema. Mobilizatua.  

1917  

Gizona poema. Blok eta Meierholdekin batera Lunatxarski herri-komisariaren agindupean jartzen da.  

1918  

Zenbait filmetako protagonista Neptuno produkzio etxerako: Dirurako jaioa ez, Andereñoa eta Gaizkilea. Futuristen buru ageri da Moskun. Iraultzaren Oda, Ezkerreko Martxa,Arte Armadarako Agindua,Goizegi dapozteko, Poeta langile bat da. Petrograden Meierhold Maiakovskiren Misterio Barregarria hasten da prestatzen.  

1919  

ROSTA izeneko Estatuaren Telegrafia Agentzian egiten du lana 1921 arte: esloganak, bertsoak, marrazkiak.  

1920  

150.000.000 poema hasten da lantzen. Irakurketak eta eztabaidak.  

1921  

Misterio Barregarria-ren estrainaldia. Ezin ditu fartsa hau eta 150.000.000 argitaratu Estatuko Editorialean. Lenin kritiko ageri da futurismoagana.  

1922  

Berlin eta Paris bisitatzen ditu. Sitiatzaileak, Izvestian argitaratua, Leninen gustokoa da. IV Nazioartekotza, Ni neu, V Nazioartekotza.  

1923  

LEF aldizkaria sortzen du (Arteetako Ezker Frontea), eta Pasternak, Babel, Eisenstein, Rodtxenko, Sklovski batzen zaizkio besteak beste. Honetaz, Kursk-eko langileei, poemak.  

1924  

Leninen hiletan da. Urteurrena, teatro lana Puxkinen omenez. Vladimir Ilitx Lenin poema amaitzen du udazkenean.  

1925  

Krisia LEFen. Hitzaldiak. Estatuaren Editorialak ez du Maiakovskiren bilduma bat argitaratu nahi. Proletari Hegalaria poema lantzen hasten da. Berlin, Paris. Marinetti italiar futurista ezagutzen du. «Errusian komunismoa bezala da Faxismoa Italian», dio Marinettik. Mexikon Diego Rivera ezagutzen du. Estatu Batuak jotzen ditu. Bost emanaldi New Yorken (bi Opera Housen). Azaroan Moskun dago berriz. Amerikari buruzko poemak eta hitzaldiak.  

1926  

Turne poetikoak Errusian barrena. Lef Berria aldizkaria sortzeko ahaleginak. Sergei Esenini eta Poesiari buruzko solasa zerga-inspektorearekin. Gidoiak idazten ditu Ukraniako Zinema Zuzendaritzarako.  

1927  

Lef Berria aldizkaria argitaratzen du. Ongi goaz poema burutzen du Iraultzaren hamargarren urteurrena ospatzeko. Emanaldiak.  

1928  

Tatiana Jakolevka ezagutzen du Parisen. Zimitza teatro lana.  

1929  

Zimitza estrainatzen du Meierholdek. Emanaldiak bertan eta atzerrian. Bainuak teatro lana amaitzen du.  

1930  

Ahots betean poemari ekiten dio. Stalin, Molotov, Vorotxilov eta buruzagi guztien aurreko emanaldia Leninen oroimenez. Lenin poemaren azken zatia irakurtzen du. (Urteetan, zentsuratuta izanen da argitaratua). Bainuak estrainatzen da Peterburgen. Harrera txarra.