Aurkibidea
1913
1914
1915
1916
1922
1923
Honetaz
...ri zuzenduriko eskaera mesedez, alkimista tobaritxa, bete ezazu zeuk!
1925
1926
Poesiari buruzko solasa zerga-inspektorearekin
1929
Bertso berriak igarobide sobietikoari
1930
Ahotsa betean
Bigarren sarrera (lirikoa) - Amaitugabeko zatiak (1928 - 1930)
Aurkibidea
1913
1914
1915
1916
1922
1923
Honetaz
...ri zuzenduriko eskaera mesedez, alkimista tobaritxa, bete ezazu zeuk!
1925
1926
Poesiari buruzko solasa zerga-inspektorearekin
1929
Bertso berriak igarobide sobietikoari
1930
Ahotsa betean
Bigarren sarrera (lirikoa) - Amaitugabeko zatiak (1928 - 1930)
Tabako keak jan zuen airea.
Gela -
burua Krutxioni-ren infernuan.
Oroit -
leiho honen ostean
lehen aldiz
nik, urduri, zure eskuak laztandu nituen.
Eta hemen zaude egun jarria
bihotza burdinazko.
Oraino egunargia da
bota eginen nauzu
menturaz erasiatuta.
Gelaurreko lausoan mangan ezin sarturik
ikarak hautsitako eskua.
Lasterka eginen dut alde
kalean botako dut gorputza.
Basati,
zoroak hartuko nau
etsipenak sustatua.
Ez da horren beharrik,
laztana,
gozoa,
emaiogun adioa orain bertan.
Dena dela
ene maitea -
zamarik astunena
daukazu buru gainean zintzilik
alferrik inora ihes egitea.
Utz iezadazu azken karraxian oihukatzen
arrenkura minduen garratza.
Lanek hiltzen badute zezena,
joan eginen da,
ur hotzetan luzatuko da.
Niretzat
ez dago itsasorik
ez bada zure maitasuna,
eta zure maitasunari ez diozu atsedena eskatuko
negarretan ere.
Elefante unatuak patxada nahi badu
tzar bat bezala etzanen da su harturiko hondarrean.
Niretzat
ez dago eguzkirik
ez bada zure maitasuna
eta nik ez dakit non zauden eta norekin.
Poeta honela hilduratzen baduzu
berak
diru eta ospe truke aldatuko du maitea
eta niretzat
ez zait alaia ezkilots bat bera ere,
ez bada zure izen maitearen dilinda.
Eta ez dut burua botako eskailera zulotik
eta ez dut hartuko pozoina
eta ez dut menaka zapalduko burezurraren kontra.
Nire gainean
ez du botererik ezein aiztoren ahoak
ez bada zure behakoak.
Bihar ahantzi eginen duzu
koroatu egiten zintudala
loretan erre nuela arima
eta egun zoroen ihauteriek
inarrosiko dituzte nire liburuen orriak.
Edo nire hitzon orbelak
geldiaraziko zaitu
arnasa larrituta?
Utz iezadazu bederenik
nire azken mattetasuna oinpeko zabal diezaiodan
badoan zure urratsari.
1916ko maiatzak 26
Petrograd