Aurkibidea
1913
1914
1915
1916
1922
1923
Honetaz
...ri zuzenduriko eskaera mesedez, alkimista tobaritxa, bete ezazu zeuk!
1925
1926
Poesiari buruzko solasa zerga-inspektorearekin
1929
Bertso berriak igarobide sobietikoari
1930
Ahotsa betean
Aurkibidea
1913
1914
1915
1916
1922
1923
Honetaz
...ri zuzenduriko eskaera mesedez, alkimista tobaritxa, bete ezazu zeuk!
1925
1926
Poesiari buruzko solasa zerga-inspektorearekin
1929
Bertso berriak igarobide sobietikoari
1930
Ahotsa betean
BIGARREN SARRERA (LIRIKOA)
AMAITUGABEKO ZATIAK
(1928 - 1930)
-I-
Maite ote nau? Ez ote nau maite?
Apurtzen ditut eskuak
eta haizeak sakabanatu egiten dizkit
atzamar orriulduak.
Horrela eten eta botzen dira igarri alde
maiatzean barrena
aldi bateko bitxiloreen korolak.
Aizturrak eta bizargailuak
ilezuri erakuts nazatenean
Urteen zilarra mintza dadinean,
epero dut, sinetsia nago, inoiz ez nauela lotuko
zentzatu izanaren lotsak.
...................
Non aurki maitasuna buru txipi honetan
automobilen New York oso batean
zorioneko ferra bat bilatzea bezala da.
-II-
Ordubata baino beranduago da,
noski oheratua zaude.
Baina menturaz
berdin zaizu.
Ez naiz presatua.
Eta ez zaitut
iratzarriko ez poxelatuko
telegramen
tximistez.
-III-
Itsasoa urrunduz doa
itsasoa lotara doa.
Esan ohi denez istilua amaitu da
maitasunaren txalupa
eguneroko bizimoduaren kontra lehertu da
Biok ere kitoan gara
Eta zertarako aipatu orduan
elkarren oinazeak malurak eta mindurak.
-IV-
Ordubata baino beranduago da noski oheratua zaude.
Oka karrika zilarreztatu bat
ematen du Esne Bideak gauean.
Ez naiz presatua
eta ez zaitut iratzarriko ez poxelatuko
telegramen tximistez.
Esan ohi denez istilua amaitu da
maitasunaren txalupa
eguneroko bizimoduaren kontra lehertu da.
Biok ere kitoan gara. Zertarako aipatu orduan
elkarren oinazeak, malurak eta mindurak.
Beha ezazu isiltasun hau munduan
gauak zerua estali du bere eskaintza izardunaz
halako orduetan jaiki ohi zara
mendeei historiari unibertsoari hitz egiteko.
-V-
Ezagutzen dut hitzen indarra
ezagutzen dut hitzen su-kanpaia.
Ez palkoetan txalotzen diren horiena.
Zerraldoak sorrarazten dituzten hitzak
beren lau haritz hanketan abiatzeko.
Aldizka arbuiatu egiten dira
ez inprimaturik ez editaturik
Baina hitzak trostan egiten du
uhalak tinkaturik
mendeak zutik eusten ditu
eta trenak badatoz herrestan
poesiaren esku babadunak milikatzera.
Ezagutzen dut hitzen indarra Ezerez bat noski
Dantza baten orpoetan eroritako petaloa
Baina gizakia bere arima bere ezpain bere hezur