DENDACO UMEAREN CANTICA
Cilharrezco Hibairen gainean
gaita bat du Buenos-Airesec;
bere aho ilhun bustiarequin
ifarreco haiceac jotzen du.
Ramón de Sismundi gaisoa!
han, Esmeralda calean,
escobarequin escoba,
estanteetan eta caxetan hautsa.
Bukaerarik gabeco caleetan
gaileguac paseiatzen ciren,
pamparen celhai verdean
haran impossible baten ametsetan.
Ramón de Sismundi gaisoa!
Urezco muiñeira ençun çuen,
ilharguizco çazpi idi bere orhoitzapenean
bazcatzen ciren artean.
Hibaiaren bazterrera joan cen,
Cilharrezco hibaiaren bazterrera.
Saratsec eta çaldi mutuec
uraren beira hausten dute.
Gaitaren deithore malenconiatia
etzuen aurkitu,
gaitari handi-gaitzac ahoa nola
hegalez loratzen çuen etzuen ikusi;
Ramón de Sismundi gaisoac,
Cilharrezco hibaiaren bazterrean,
arrats ilhunean ikusi çuen
lohizco murru gorria.