Landura
Landura
2022, poesia
96 orrialde
978-84-17051-92-1
Azaleko irudia: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

UXARKA

 

 

begi mintzen ostean

hitzen azpilduretan

hodeien kristal artean uxarka nabil

 

hortzordeak edontzian

ito dituztenen estatistikak

asaldagarri gerta daitezke

zeure onkeriazko talaiatik

jendearen loari ostu badiozu

amesgaiztoen aukera

 

usu ernatzen da

eulien pausaldien karietara

oldozpenen bat:

zeri diozun benetan herra

euliei oro har edo eulien ekanduei

ala euli jakin batzuen sabel-dantza da

 

gabezien andel

gaitzen adimenduak

inor asko ekintzara ez eramanda ere

pertsonek ausarki hil behar dute

sistemak iraun dezan

sasoiko eta beti-gazte

 

nork egin nahi luke tesi bat

bortxaz hildakoen eskuko marren

irakurketa kritikoaz

eskatzeko gero

kirol olinpikoen zerrendan

sar dezaten kiromantzia

 

gauza txikien muinean uxarrean nabil

osasun hesia ezarri nahirik

ergeltasun hedakorra

ez dezadan haboro zabal:

bihotz bakartuak dira

pertsonak egiten dituena herri