Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

NEGUTEGIKO AULKIA

 

 

Hona zenaren eta denaren

arteko argazkia:

 

belar txarrak hazita

negutegiaren horma kurbatuetan

landareen ontzi zulatuak

lur idorrean saiheska

 

—beti epelegi hemen

arintzen ez duen sargori bat

hutsa pisu bihurtzen—

 

zumitzezko aulki zahar bat

gainean katu zurtz bat duela

egurra janda eta izpiak solte

 

etorriko ez direnei

gordetako lekua da orain.