Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 
Poesia kaiera
Yannis Ritsos, 2018

Greziako poeta moderno handienen artean kokatu ohi du kritikak Yannis Ritsos (1909-1990). Engaiamendua izaten da poetaz ari garela sekula faltatzen ez den hitza. Alderdi komunistako kide, bere obra esetsia izan zen eta kartzelaldiak bizi izan zituen. Ritsosen obran, gorabehera makur horien eragina agerikoa da, hala esplizituki auzi politikoak agertzen direlako, nola, zentsura ekidin nahian, errepresio garai batzuetan beste bide poetiko kriptikoagoak hartu zituelako. Obra oparoa ondu zuen Ritsosek, entseatu zituen neurri eta forma poetikoei dagokienez nahiz baliatu zituen poesia-genero ezberdinei dagokienez: lirika, bakarrizketa dramatikoak, poema epikoak...

bideoak:
Hitzen Uberan (2018-10-18)
Hitzen Uberan (2018-10-18)
kritikak:
Grezia kontraesankorra, Javier Rojo, El Correo, 2018-11-03
«Ritsosen testuetan aldez edo moldez paradisu baten nostalgia mindua aipatzen da, udaberria nagusi den paradisua, itzalez beteriko gau bortitz bati kontrajarria».
Handik gatoz, Igor Estankona, Argia, 2018-12-09
«Oraina eta lehena, biak dira Ritsosen poesian klasiko: istorio epikoak eta poema lakonikoak gurutzatzen diren lekuan ibili gara antologia honetan barna. Kondentsaturik eman zaizkigu mendeak eta segundoak».
Poetika oso baten bilduma edo nola egin liburu berria baina zaharra, Aiora Sampedro, Berria, 2019-02-03
«Ez nuke aipatu gabe utzi nahi liburuak orotara zentzu osotua hartzen duela edizio lan landuagatik; nahiz eta egileak berak honela editatu gabeko poemak izan, guztiak elkartzeko egin den saiakerak zentzu berriko liburu osotu bat eman du».