Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Iltzeak

 

Alferrik dago hemengo hau, eta hura, eta bestea.

Hil da zakurra, hil da zaldia.

Balde hutsa eskaileren azpian.

Arrainketariak kaletik deika.

Etxea oihartzun huts bat da, eta ispiluan

gurutziltzatu zurbilak

zekenkeriaz estutzen ditu ukabiletan

bere bi iltzeak.