Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Talos

 

Errepikapenak —dio—, amaigabeko errepikapenak; ze nekea, ene!

Aldaketa oro ˝abarduretan baino ez: Jason, Odiseo, Kolkida, Troia,

Minotauroa, Talos. Eta ˝abardurotan bertan

iruzur guztia, eta edertasuna, aldi berean: gure lana.

 

                                                                             Oraindik

gordea dut brontzezko gizakien arrazako erraldoi haren irudia.

Zain bat zuen eztarritik orporaino; zain bat bakarrik,

brontzezko iltze batek eutsia mutur-muturrean. Iltzea erauzitakoan,

odola eta bizia galdu zituen handik.

 

                                                                               Eta orobat, diot,

gutako bakoitzak ere zain bakarra du, iltze batek itxia,

eta guztiok dugu izu bera.

                                      Bestaldean, zuriz garbitutako horma handian,

errenkadan daude iltzeak (zainetatik aske, agian?), handik zintzilikatzeko

berokiak, kapelak, aterkiak, galtzontzilloak eta maskarak.