Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Uneak

 

Haur triste miopea eserita dago atarian

urrunean jolasean dabiltzan haurrei so. Haren betaurrekoak

bi leiho txiki eta biribil dira

itsasora irekita. Belaontzi zuri bat

bereizezin pasatzen da behe-lainotik. Begira moilan

pailazo txiki hori, sudurrean plastilinazko bola bat duela,

eta masailetan bi malko margotu. Ikusten?

Baina zergatik zaude negarrez? Barre egin zenezan esan dizut.