Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ENTZUTEN BADUZU

 

Harrien lauhazka entzuten baduzu

Ez nazazu dei goizaldean

 

Harrien lauhazka entzuten baduzu

Segurua zirudien teilatuaren azpian

Ez zaitez inongo adiskidetzan aterpetu

Zuretzat bakarrik da lurraren kolpea

Zuretzat dum-dum bala asasino honen zauria

Ihesnahi hau. Lurgabetuen urrats hauek

Atelier hutsetan eginiko etzanguak

 

Harrien lauhazka entzuten baduzu

Zapaldu eginen dizu idazten duzun eskua

Begiak bilatuko dizkizu

Soka ezarriko saman

Lur zurizko sertaôa

Eta eremuko arroztasunean

Ez nazazu goizaldean dei

Nahiago dut jakin gaberik maite

Harrien lauhazka entzuten baduzu

 

Harrien lauhazka entzuten baduzu

Hatsedan itzazu oroimenen bateko hodeiak

Zarratu leihoak eta entzun: entzun

Zamalkatze zalua. Harrien hotsa lur gainean

 

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus