Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

KE BANDERAK

 

Uraren azalean banderak eder izateko haizatzen dira

Gaua ez da beti ustel abailtzen

Aulki hutsak betetzeke daude

Uraren azalean maitasunak

Otso gosetiak legez erasotzen zaitu

Izena aldatzen diogu minari

Herriek fruitu umoen usaina dute

Uraren azalean hondarrez betetzen ditugu oheak

Inor ez dugunean

Errautsa zuhaitzen adarretan katigatzen da

Uraren azalean Heriok egunkaria irakurtzen duelarik

Atzeko ateak edegita hartzen ditugu inorako bideak

 

Uraren hondalean banderak sutzen ditugu ito ez gaitezen

 

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus