Aurkibidea
41 poema salbatu zituen naufragoa
Pako Aristi
"Baleek, ozeano huts batean..."
lehen eguna
lehen gaua
telegrama bat jaso dut goizaldean
gaur heldu zait konturatu gabe
bigarren eguna
postale bat bidal nezake gaur goizean
txanpon batzugatik (guerra florida)
bigarren gaua
(suzannen poemak ahoan)
hirugarren eguna
hirugarren gaua
laugarren eguna
(begi hautsiz lehorreratzean)
Aurkibidea
41 poema salbatu zituen naufragoa
Pako Aristi
"Baleek, ozeano huts batean..."
lehen eguna
lehen gaua
telegrama bat jaso dut goizaldean
gaur heldu zait konturatu gabe
bigarren eguna
postale bat bidal nezake gaur goizean
txanpon batzugatik (guerra florida)
bigarren gaua
(suzannen poemak ahoan)
hirugarren eguna
hirugarren gaua
laugarren eguna
(begi hautsiz lehorreratzean)
hitzik gabeko paper horiei begira
Aran ale asko jan ohi dut jauna kronista ezaguna
Izan nintzela gogoratu izan dudan bakoitzean
Badakizu nigan egon zirela Granadako ate eternoak
Nigan biribil Juan Sebastianen bidaiak
Are gehiago Dilubioaren papiro unibertsalak ere
Milaka maskara banatzen harri zurienean
Nigan enperadoreen bizitzak 9 hilabetez puztuak
Eta bart zure jardinean galdutako zaldieri beltzak
Zure larrosa horiak, katilutxoak txikitzen
Capo sentiberen arteko inbiriak nigan jauna
Hemezortzi bakardadez urkatutako oro
Eta sinbolisten antologia perfektuak
Nigan egon ziren jauna judu etsituen izarrak
Hollywoodeko goaporik asezinena
Loreleiren irrifarre faltsua ere
Ze kronista on izan nintekeen, baietz jauna
Errege eguneko arratsalde hartan
Perfezioz salto egin izan banu Bihotzen Zubitik