Aurkibidea
nik esan nahi dut eta ez dizut esaten
zure irri zuri gorriak hazia erein zuen
arrazoiketaren eztanda gogorrak
BETEA DARDARTIA HUTSA
belarrietako tintilak eztiki laztantzen zizkidaten
eta amodioan garaile eta galtzailerik balego
ASFALTOKO LURRIN
optimista izateko garaia omen da gaurkoa
LETXE GUZTIAK IRAKITEN JARTZEN DIRENEAN
(isaak lagun zarrari entzundako esaera)
guztiz ajolakabekeriaren garaia
herriak herria bera erasotzen dabilen
OINEN AZTARNA LOKATZETAN
urteak osatzeko gauza izandako segundu haiek
emakume batek zerua dudan jartzen zuen bitartean
OIHARTZUNAK MAILUAREKIN JOTZEN DU
Aurkibidea
nik esan nahi dut eta ez dizut esaten
zure irri zuri gorriak hazia erein zuen
arrazoiketaren eztanda gogorrak
BETEA DARDARTIA HUTSA
belarrietako tintilak eztiki laztantzen zizkidaten
eta amodioan garaile eta galtzailerik balego
ASFALTOKO LURRIN
optimista izateko garaia omen da gaurkoa
LETXE GUZTIAK IRAKITEN JARTZEN DIRENEAN
(isaak lagun zarrari entzundako esaera)
guztiz ajolakabekeriaren garaia
herriak herria bera erasotzen dabilen
OINEN AZTARNA LOKATZETAN
urteak osatzeko gauza izandako segundu haiek
emakume batek zerua dudan jartzen zuen bitartean
OIHARTZUNAK MAILUAREKIN JOTZEN DU
poema bat idatzi behar nuela...
eta hara
etxeko terrazan
euria.
zurrumurru elektronikoa ote?
gaur ez da
historia ikaragarriak kontatzeko gaua,
ume bioelektroniko palkolore
hogeitalau kanaldun stereoaz erdi izatekoa akaso,
ez dakit nola esan.
eta hor kanpoan etxeko terrazan euria debalde.
gaur gauean amoreak bere zirkunstantzia balio du
osea ez dago maiteñorik maindire anean.
gaur ez dago
moztuak izan daitezke lepo odoltsuetaz mintzatzerik,
eske ez baitu inportik gainera
zertarako trajediak
xenxible jarri eta kanpoan
euria bertsotan ari bada?
gaur esate baterako
ipurdi gerri okertze perfektoko neskak
marketing erotiko eta gin-tonic mesedez.
maitearen alua lehor
drogaren aurkako manifestazioa eta
hospitalak bete bete,
desamodioaren dizdira eza begietan
marra ustel zeharkakoa aurpegietan...
eta duda izan arren,
bizitzari beste urrats baten aukera
eman edo ez eman pentsatzen arituta ere
betiko posturan egingo dugu lo.
gaur
hezetasun ilunzaleko une geldietan ahoz gora
ikaratu gabe
patxara onean poesiak
poesiak poesiak negarrez...
poesia malkozale merkeak
nor izutu dezake ba?