Ez sinkronia
Ez sinkronia
1985, poesia
112 orrialde
84-398-3093-9
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1983, poesia
 

 

emakume batek zerua dudan jartzen zuen bitartean

  besteak egunero ikusten zuela zioen.

 

      zerua gauez kalera

    kapa beltzez ateratzen denean

izarrak ikusten zaizkio bizkarrean

edo barruko aterpe prometituaren leihoak izanen.

 

    zeru izar kuriosidade eta promesen oroitzapenei

                  lotuta geldituta gero,

    denbora ametsaren errapetik geroa xukatzen ari dela

            leiho urrun haietaraino igotzen gara;

 

              orduantxe

              ezinezko ametsen antzera

                plazerra bukatzen zaigu

              ebasioa moztu

                    erre gustoa dastatu

              ebasioa moztu

                    erre gustoa dastatu.

 

obsesioa platerean berriz ere;

  eta ez noakizue zerura zihur joango zirela

esan zigutenen zerrenda segidan ezartzera, alferrik baita.

 

  infernuko alearen bafleetatik «la polla record»