Gauzurtz baten izenak asmatzen
Gauzurtz baten izenak asmatzen
1985, poesia
80 orrialde
84-398-2558-7
azala: Joxemi Zumalabe
Eneko Olasagasti
1960, Donostia
 
1983, poesia
 

 

Inoiz zuetaz akordatu ez bainaz ere

gaur Joxemari

zuekin lo egin nahi diat

inoiz inor zuetaz akordatzen ez denez

zuek zarete imajinak

gure gogo beltz aienatuen irudia

      Egunkariko elkarrizketa leloan.

 

Eta Udaletxeko langilea

betidanik ezagutuko bazintu bezala

mintzo zaizu.

Balantzaka, zortzi pezetako Manso lurrunean

anbulantziaren tronoa,

ordu batzugatik madarikatuen zeruan

biharamonean

Bulebarreko bankuak koltxoi ezaguna.

 

Juan Alberdi Eltontogetaria laguna

apostu iraunkor batean sartu zen

Elkanoren deszendentziarekin.

Lasaitzen zaituzte,

zure sorbaldan ez duzu eskua hatzematen,

bainan hor daude ia denak, badaezpada;

Kerejeta eta bere txakurra,

              begirada tristea, kasik

              nor gehiagoka,

basoerdiaren erreferentzia.

 

Ardo txeposo behartu maitea

delirium tremens ez, koitadua,

Mozkorrek badakite

bizitzarekin

beti gelditzen dela azken espuela bat.