Gauzurtz baten izenak asmatzen
Gauzurtz baten izenak asmatzen
1985, poesia
80 orrialde
84-398-2558-7
azala: Joxemi Zumalabe
Eneko Olasagasti
1960, Donostia
 
1983, poesia
 

 

Gris guztiak berdez margotu nahi nituzke

kantatu,

basureroaren motorra, dardar zarata

ez aditzearren;

 

Kontu-korronteetako makinak

                            sentimenduak eskobatzen

                            bitartean

edozein bulegotan

zuzendariak,

                    gure etorkizuna, ekonomia

                    kontutan hartuz

Lourdesen belaunak

ferekatuko ditu lotsagabe.

 

Amodioaren urteurrenetarako

urrezko eztaiak,

eta beste zati bat afal otordurako.

Mesedez bere hilobian

ez estandarterik ipini.