Gauzurtz baten izenak asmatzen
Gauzurtz baten izenak asmatzen
1985, poesia
80 orrialde
84-398-2558-7
azala: Joxemi Zumalabe
Eneko Olasagasti
1960, Donostia
 
1983, poesia
 

 

Bukoskiri

 

—Atsegin zaitut itxaroten jakin duzun

                  bakarra izan zarelako—

Amante onenak itxaroten dakitenak dira,

gaur beste batekin egonez

zurekin maitatzeko gogoek

hartu naute;

zure larrua bertan,

nere eskuek

zure bularren nahia,

azala, mihia, eztia,

              ohialetan

              maindire txurietan betirako.

—Ahanzten lagun iezadazu—

    hau ere.