Behar zaitut
Ezagutzen du nire gorputza
zure eskunaba leunak.
Ireki dute zure loin desinteresatuek
barneko ildo zabalena.
Joan dira, aldiz,
ingurutik,
zure irriño alegerak.
Behar zaitut.
Gaur ere,
zuregandik entzun nahi dut
maitasunaren oihartzuna.
Gaur ere,
zure ondoan maite,
jarraitu nahi dut tente.
Hemen nagokizu zuri deika.
Hemen nago geldi.
Gelditu,
pausoa aurrera eman nahi...
eta ezin mugitu.
Ba ote nonbait
ametsetan sinestu izan dudan paradisu?
Pentsatu nahi dut
maite,
plaza hartan, zure etxe ondokoan,
hara joatekotan
zu topatu behar zaitudala.
Ikusi nahi dut
maite,
izkina hartan, autobus geltokiaren parean,
begiak irekitzekotan
ni besarkatzera zatozela.
Sentitu nahi dut
maite,
nire bular kontran, euripean,
han izatekotan
zure indar guziak aurkitu behar ditudala.
Sentitu nahi ditut,
gaur ere maite,
momento honetan,
gehien behar zaitudanean
eskua elkarri eskainiaz
maiteminduen lehenengo musuaren
ezpain dardaratsuak.
Behar baitut
maite.
Arren,
itzul zaitez.