Kale luze heze honek
Kale luze heze honek
ezingo nau
zure oroitzapenari
uko egitera
indararazi.
Zirrara antsiaturik ez biziturik,
zureganako naizelakoa ez nuke,
baitatik,
joaterik gura.
Zuregandik urrun xamar banago ere,
oraingo instantes bizi nahi dut
zutaz pentsatzen.
Ez ote duzu gogoan
promesa dugun hitz mutua?
Ez ote da
ordukoxe bion agurpen isila
oraingoxe hasiera aske eta zabala?
Zuregan banintz...
nintzaizuke mintzatuko,
esanen nizuke, esan,
nola bihurtzen diren zahar
gazte izan ziren hitz goxoenak.
Noiz elkartuko berriz?
Agian inoiz.
Hala ere,
noiz?