Aurkibidea
HIRI LAINOETATIK...
JERONIMO AZKEN MAITALEA (JARRAITZEKO)
ZENBAIT UNE ZUKA
Non utziko dut idatzita zure izena?
Hilotz usainarekin amets egin dut berriro
HOGEITA ZAZPI KARIZI MINERIZ ERREAK
NON JOANDAKO ETA ETORTZEKO ZALDUNEN HISTORIAK KONTATZEN DIREN
Aurkibidea
HIRI LAINOETATIK...
JERONIMO AZKEN MAITALEA (JARRAITZEKO)
ZENBAIT UNE ZUKA
Non utziko dut idatzita zure izena?
Hilotz usainarekin amets egin dut berriro
HOGEITA ZAZPI KARIZI MINERIZ ERREAK
NON JOANDAKO ETA ETORTZEKO ZALDUNEN HISTORIAK KONTATZEN DIREN
Poetek
ez zuten inoiz hainbat malko isuri
oskorria
hil zen egunean baino.
Garraisika hasi ziren,
gau hartan, beltz bihurtu ziren kaleetan.
Behorrak eta bahiak iratzarri,
eta ikulu guztiak hankazgoratzen ibili ziren.
Belar izpi berdeak,
kalearen goudroia estaltzen zuten
eta txinaurriak milaka
abiatu ziren,
kale eskaparateak ikustera
sanguitx baten modura,
Txinaurriak beltza
belarra berdea
goudroia beltza
eta marrubizko gorputz hilak gaineko
ornamentua.
Poetek gorpu gainetik
bi zerri haundiz
tiratutako gurdi batean,
mundu mekanikoaren amaiera aldarrikatuz,
lebita jantzia
egun triste honen, Zola supersonikoak
eta Charlot zapata gabeak
pastelezko puxka bat dabiltza eskeintzen
bizirik dirauten
lau igeltsero
zortzi emakume
eta bost aristokrateei
mota gorridun martel zuri haundian
eta osorik bilatu dituzten
azkenengo bi sagardo botilak
mozkortu arte edan dituzte,
egun hauez gero
poeten bandera, pastelezkoa da
txokolate, pistache, txokolate
eta gindak.