Eta zergatik ez... Sigrid?
Eta zergatik ez... Sigrid?
1983, poesia
80 orrialde
84-300-9874-7
Eneko Olasagasti
1960, Donostia
 
1985, poesia
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1985, poesia
Maripi Solbes
 
 

 

    gure hutsuneak

  urrats kilimatuaz beterik amets egin

  eta ametsa zure espainetan deseginaz, maitatu

 

 

 

 

ez ditugu gure gorputzak

              desegin behar

edozer gauza esan nahi dutela

esaten dutena ezezik,

      gezurtua dagoen elkarrizketan

gezur hoiek eguneroko egi ttikiak direlarik

 

            kanpai baten dindina entzun dut

            eta lagatzen ez dudan

                                    ametsaren oihartzuna

zu eta biok, elkar asmatu nahiean genbiltzan

bion fantasi etortzeko batean