Eta zergatik ez... Sigrid?
Eta zergatik ez... Sigrid?
1983, poesia
80 orrialde
84-300-9874-7
Eneko Olasagasti
1960, Donostia
 
1985, poesia
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1985, poesia
Maripi Solbes
 
 

 

HIRI LAINOETATIK...

 

donostiako  argiak

 

  laino arteko izarrak

eromen eta  erahilketaren pauso latzak.

 

  zenbat irudi margotu ote diren

  zure zainen gorritasunean.

  zenbat musika ziren hedatuko

kresalaren maitale den haizean.

 

 

        donostiako argiak

goi mailako giroak

                          espresiorik gabeko aurpegiak.

 

        zenbat amets lehertu ote dira

        ardoz bilatutako erotismoetan

                      donostiako kaleetan

                      irrifar izoztuetan.

                      katedralean bostetan?

 

badago zerbait kale hauetan

elkar asmatu behar duguna

    ez dakit mozkor horren kanta

    edo guardasol baten aterpea baita

    ez dakit goizeko 9tan laino arteko

          hiri honen esnaera melankolikoan

    edo ilargi bete eta hego haizez

          gauzurtza baten nagian.

edozein izkinetan vals bat dantzatuz

muxu berri baten luzakera erdituko dugu

 

 

eta kale hauekin aspertzen garenean

  beste herri bateko jazkien artean

  berriro dantzatuko dugu ra - ta - ta - plan.