Aurkibidea
HIRI LAINOETATIK...
JERONIMO AZKEN MAITALEA (JARRAITZEKO)
ZENBAIT UNE ZUKA
Hilotz usainarekin amets egin dut berriro
HOGEITA ZAZPI KARIZI MINERIZ ERREAK
NON JOANDAKO ETA ETORTZEKO ZALDUNEN HISTORIAK KONTATZEN DIREN
Aurkibidea
HIRI LAINOETATIK...
JERONIMO AZKEN MAITALEA (JARRAITZEKO)
ZENBAIT UNE ZUKA
Hilotz usainarekin amets egin dut berriro
HOGEITA ZAZPI KARIZI MINERIZ ERREAK
NON JOANDAKO ETA ETORTZEKO ZALDUNEN HISTORIAK KONTATZEN DIREN
(bizi nahiaren odolez)
non utziko dut idatzita zure izena?
zurriolako arkaitzetan
ala
arratseko azken eguzkiaren
argi izpietan.
non?
ilargiak
eromena sortarazten duen ontzian,
noizpait sumatu ditudan
marrubi gorrietan,
denboraren malkoetan.
non?
zer egingo dut sentinenduaren ritmoarekin?
gela ilun batean geldiarazi,
bero ekiteari galerazi,
marmolezko harri artean hoztu.
zer?
ito eta kitto?
sufrimendu hori nik ote dut asmatu?
Non markatuko dut
ia itzalitako esperantza?
mozkorraren kale zaharretan, izkin galduetan,
goxo gozatutako
zure ezpain amestuetan,
frustrazioaren begirada laburrean.
non?
non idatziko dut zure izena Mirari?